Mundua -

Venezuela

Caracas eta Venezuelako zenbait estatu, argindarrik gabe berriro

Itzalaldia eraso bat izan dela adierazi du Nicolas Maduroren Gobernuak. Exekutiboak arrakastarekin erantzun duela eta argindarra berreskuratzen ari direla erantsi du.

Caracas (Venezuela). Artxiboko argazkia: EFE
Caracas (Venezuela). Artxiboko argazkia: EFE
Caracas (Venezuela). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itzalaldi berri batek Venezuelako lurraldearen zati handi bati eragin dio astelehen honetan, duela hiru aste soilik beste batek ia herrialde osoa argindarrik gabe utzi ondoren.

Itzalaldia 13:23etan (bertako ordutegia) hasi da, eta hiriburuko zenbait alderi eragin die. Argindarrik geratu dira, eta Caracaseko metroak zerbitzua eten behar izan du.

Nora Bracho oposizioko diputatuak azaldu duenez, gutxienez Venezuelako 15 estatutan mozketak izan dira. Itzalaldia “orokorra” izan dela gaineratu du.

Egoeraren erantzukizuna sektore elektrikoaren “ustelkeriari” leporatu dio. Horregatik, Nicolas Maduro presidenteari eta Luis Motta Dominguez arloko ministroari “erantzukizuna” onartzeko eskatu die.

Carlos Valero oposizioko diputatuak xehetasun gehiagorik eman gabe Twitter sare sozialean esan duenez, Caracas, Aragua, Delta Amacuro, Lara, Zulia, Monagas, Bolivar, Portuguesa, Yaracuy, Anzoategui, Merida, Tachira, Esparta Berria, Carabobo eta Mirandan argindarrik gabe geratu dira.

Metro zerbitzurik gabe geratu ondoren, milaka pertsona oinez itzuli behar izan dira etxera. Garraiorako ibilgailuak jarri dituzte agintariek. Itzalaldia hasi denean hiriburuko dendak eta bulegoak itxi dituzte.

Itzalaldia eraso bat izan dela adierazi du Nicolas Maduroren Gobernuak. Exekutiboak arrakastarekin erantzun duela eta argindarra berreskuratzen ari direla erantsi du.

Joger Rodriguez Komunikazio ministroak adierazi duenez, “Guriko Simon Bolivar zentral hidroelektrikoko makinak matxuratzeko erasoa izan da”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Juan Guaidó