Mundua -

Erresuma Batua

Bere plana onartuz gero, dimisioa emango duela iragarri die Mayk alderdikideei

“Negoziazioaren hurrengo fasean, karguan jarraituko ez” duela agindu die buruzagi kontserbadoreak, James Cartlidge diputatuak jakitera eman duenez.

Theresa May lehen ministroa Komunen Ganberako kontrol saioan. Argazkia: EFE
Theresa May lehen ministroa Komunen Ganberako kontrol saioan. Argazkia: EFE
Theresa May, alde egiteko prest

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunarekim (EB) negoziazioen bigarren fasea hasi baino lehen dimisioa emango duela iragarri dio Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak bere talde parlamentarioari asteazken honetan, diputatu batek aurreratu duenez. Trukean brexit-aren akordioa babestea eskatu die Mayk.

“Negoziazioaren hurrengo fasean karguan jarraituko ez” duela agindu die buruzagi kontserbadoreak, James Cartlidge diputatuak jakitera eman duenez. Parlamentuko areto batean bilera egin dute kontserbadoreek.

“Akordioaren aldeko botoa ematen baldin baduzue, gure artean inolako eztabaidarik izan gabe bigarren fasean murgilduko naizela uste duten pertsonak daudela badakit. Ez dut egingo. Esaten ari zaretena entzun dut”, iragarri du Mayk Wenstminsterreko 1922 Batzordean.

“Akordioa babestea eskatzen diot areto honetako mundu guztiari, herri britainiarraren erabakia onartzeko eginbehar historikoa bete behar dugulako, Europar Batasunetik modu gozo eta ordenatuan ateratzea”, nabarmendu du.

Ondoren, espero baino lehen kargua uzteko “prest” agertu da May, “alderdiarentzako eta herrialdearentzako egokiena egiteko”. “Brexit-aren bigarren fasea negoziatzeko ikuspuntu berri bat nahi dela badakit, ez naiz bidean oztopo izango”, adierazi du.

May: "Ez naiz bidean oztopo izango"

Bestalde, Eskoziako Parlamentuak mozio sinboliko bat onartu du asteazken honetan, Komunen Ganberari brexit-a geldiaraztea eskatzeko, EBri bigarren erreferendum bat egiteko luzapen bat eskatzen ez baldin badiote.

Alderdi Berdeak aurkeztutako mozioa babestu du Ganberak. Ekimenak aldeko 89 boto eta kontrako 28 izan ditu. Galdeketa berri bat baldin badago, Europar Batasunean jarraitzeko aukera boto-txartelean izan behar dela zehaztu du mozioak.

Mozioaren testuak azaltzen duenez, “Erresuma Batuak, EBn jarraitzeko aukerarekin, bozketa antolatu eta egin ahal izateko brexit prozesua luzatzea lortzen ez baldin badu”, Lisboako Itunaren 50. artikulua atzera bota beharko lukete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May