Mundua -
HERBEHEREAK
Dagoeneko lau dira Utrechteko atentatuan hildakoak
Martxoaren 18ko erasoan larri zaurituetako bat hil egin da. 74 urteko gizonezkoa da hildakoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Martxoaren 18ko Utrechteko atentatuan larri zauritutako gizon bat hil zen atzo eta, ondorioz, lau dira dagoeneko erasoaren ondorioz hildakoak. Bien bitartean, Poliziak ikertzen jarraitzen du.
Utrecht probintziako herri txiki bateko 74 urteko gizon bat da laugarren hildakoa.
Bestalde, 20 urteko emakume batek larri jarraitzen du ospitalean. Bien bitartean, gainerako zaurituek sendagiria jaso dute azken egunetan.
Utrechteko tiroketaren susmagarri nagusiak erasoaren “arduraduna” izatea aitortu zuen iragan ostiralean instrukzio epailearen aurrean. Dena den, Herbehereetako Fiskaltzak eta Poliziak ez dute erasotzailearen benetako arrazoien inguruko xehetasunik eman.
Atxilotuaren buru osasuna ezagutzeko azterketa psikiatrikoak eta nortasunari buruzkoak egiten ari dira. Horren arabera, helburu terrorista duen homizidioa edo hilketa anizkoitza leporatuko diote.