Mundua -

Gazako zerrenda

Israeldarrek hiru palestinar hil dituzte tiroz, Itzuleraren Martxaren urteurrenean

Gainera, gutxienez 316 zauritu dira Gazako zerrendan izandako istiluetan. Guztira, 40.000 lagunek hartu dute parte manifestazioan.

Israeldarrek bi palestinar hil dituzte tiroz. Argazkia: EFE
Israeldarrek bi palestinar hil dituzte tiroz
Israeldarrek bi palestinar hil dituzte tiroz. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi palestinar hil eta 316 zauritu ditu Israelgo Armasak larunbat honetan, Itzuleraren Martxa Handiaren urteurrenean. Erasoak Gazako zerrendan gertatu dira, bertako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.

Bestalde, atzo gaueko liskarretan zauritutako 21 urteko palestinarra hil egin da gaur goizean. Azken honi ere, israeldarrek tiro egin zioten.

Guztira, 40.000 pertsonak egin dute protesta larunbat honetan Gaza eta Israel arteko mobilizazioan. Esan bezala, Itzuleraren Martxa Handia izan dute gogoan.

Astero egin ohi dute protesta,eta Palestinako errefuxiatuak itzultzea eta 2007az geroztik zerrendan Israel egiten ari den blokeoari amaiera ematea aldarrikatzen dute.

Gaurko manifestazioetan mugatik gertu bildu dira manifestariak. Israelgo Armadak zabaldutako informazioaren arabera, lagun talde batek harriak jaurti, gurpilak erre eta lehergailuak bota ditu zerrendaren aurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina