Mundua -

ERRESUMA BATUA

Theresa May bere Gobernuarekin elkartuko da, 'brexit'aren blokeoa aztertzeko

Erresuma Batuko Parlamentuak atzera bota ditu 'brexit'aren lau alternatibak. Blokeo egoera honetan, luzapen handiago eskatzea edo Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea daude mahai gainean.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, burumakur. Artxiboko argazkia: EFE
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, burumakur
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, burumakur. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa bere Gobernuko ordezkariekin elkartuko da gaur, brexitaren blokeoa eta aurrera begirako pausoak aztertzeko. Atzo, brexitaren alternatibak atzera bota zituen Erresuma Batuko Parlamentuak.

Mayren kabineteak bost orduko bilera egingo du, normalean 90 minutuko bilera egiten dutenean. Akordiorik ez bada eta brexita atzeratzeko eskatu ezean, Erresuma Batua apirilaren 12an irtengo litzateke Europar Batasunetik (akordiorik gabe).

Batzarren lehen hiru orduetan ez dute funtzionarioek parte hartuko du. Bertako hedabideen arabera, litekeena da lehen ministroak hauteskundeak aurreratzeko aukera mahai gainean jartzea edo bere dimisioari eguna jartzea.

Atzo Komunen Ganberan bozkatutako proposamen bakar batek ere ez zuen gehiengoa lortu. Guztira, lau aukera bozkatu zituzten: aduana batasuna, "Norvegiako bidea", Europar Batasunetik ateratzeko akordio bat adostuz gero, itun hori herritarrek erreferendum bidez berretsi behar izatea; eta brexita bertan behera uztea.

Komunen Ganberak Europar Batasunetik ateratzeko akordio bat adostuz gero, itun hori herritarrek erreferendum bidez berretsi behar izatea zen aukeretako bat, eta proposamen horrek lortu zuen babes gehien, baina ez nahikoa: 280 diputatuk eman zuten aldeko botoa eta 292 agertu ziren kontra.

Bestalde, bihar beste aukera batzuk bozkatuko dituzte asteazkenean. Horrez gain, bertako hedabideen esanetan, Europar Batasunarekin adostutako akordioa laugarren aldiz Parlamentura eraman ala ez aztertzen ari da lehen ministroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Brexit albisteak Zer da Brexita Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa Londres azken ordukoa Ingalaterra