Mundua -
NATO
Itsaso Beltzean presentzia handituko du NATOk
Ipar Atlantikoko Aliantzako 29 Atzerri ministroek "Georgia eta Ukrainiari laguntza" igotzeko neurriak onartu dituzte; tartean, ariketa militarrak aurreikusten dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Jens Stoltenberg, NATOko idazkari orokorrak, iragarri duenez, Aliantzako 29 Atzerri ministroek Itsaso Beltzean presentzia handitzeko neurri sorta onartu du. Errusiarekin desadostasunen iturburua bilakatu da Itsaso Beltza.
"Ados jarri gara egoeraren zaingoa hobetzeko eta Georgia eta Ukrainiari emandako laguntza igotzeko neurri pakete bat onartzeko", esan du Stoltenbergek.
Estatu Batuek bultzatutako neurri horien artean daude Georgia eta Ukrainiako itsaso indarrak eta kostazainak trebatzea, portuak bisitatzea, ariketa militarrak eta informazio trukatze handiagoa.
"Gure kooperazioa hurbilekoa da dagoeneko. Momentu honetan, NATOko itsasontziak Itsaso Beltza patruilatzen ari dira, eta gaur egun Ukrainiako eta Georgiako itsasoekin batera ariketak egiten dituzte", zehaztu du Stoltenberg, "Sea Shield" maniobrei erreferentzia eginez.
Itsaso Beltzeko tentsioa azaroan areagotu zen. Ukrainiako hiru itsasontzi Kertxeko itsasartean sartu ziren, Krasnodarren (Errusia) eta Krimeako Errepublikaren (2014tik Errusiaren parte da, baina Ukrainiak erreklamatzen du) artean. Errusiako agintariek itsasontziak eta 24 marinel ukrainar antzeman zituen, eta oraindik Errusiaren menpean jarraitzen dute.