Mundua -

Milango Auzitegia

Berlusconi epaitzen hasiko dira 'Ruby' auzia dela eta

Berlusconi ez da epaiketaren lehenengo saioan izango ezta Ruby bera ere. Gaurkoa saioa teknikoa izango da eta egutegia zehazteko balioko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ruby auzia dela eta gaur hasiko da Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren kontrako epaiketa Milango Auzitegian. Adin txikikoen prostituzioa bultzatzea eta botere-abusua egitea leporatzen diote Berlusconiri.

Italiako lehen ministroa ez da epaiketaren lehenengo saioan izango. Karima El Marough, Ruby ezizenez ezaguna den gazte marokoarra ere, ez da auzitegian izango.

Fiskaltzaren aburuz, Ruby adingabea zen Berlusconirekin sexu harremanak izan zituenean eta lapurretagatik atxilotu zutenean Milango komisariatik ateratzeko aginduak eman zituen Berlusconik..

Gaurko saioa, beraz, teknikoa izango da eta epaiketaren egutegia zehazteko balioko du. Itxura batean ez dirudi erraza izango denik, izan ere lehen ministroak auzitegira astelehenetan bakarrik joan daitekela adierazi zuen.

Hori guztia kontuan izanda hurrengo saioa maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran izatea espero da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea