Mundua -

Erresuma Batua

Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa

Alderdi Kontserbadorearen burua izateari utziko dio, baina lehen ministro karguan jarraituko du, ordezkoa hautatu arte.

Theresa May. Argazkia: EFE
Theresa May
Theresa Mayk dimisioa emango du ekainaren 7an

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du ekainaren 7an utziko diola Alderdi Kontserbadorearen buruzagi izateari. Hala, data horretatik aurrera Mayren ondorengoa aukeratzeko prozesua abiatuko da. Dena dela, prozesu horretan lehen ministro izaten jarraituko du Mayk.

"Lehen ministro karguan jarraituko dut buruzagi berria hautatu arte", iragarri du Downing Streeten egindako agerraldian.

Buruzagi kontserbadoreak deitoratu duenez, ez du brexitaren akordioa onartzeko Ganberaren babesa lortu, eta hori du damu nagusi. "Modu egokian jokatu dudala uste dut, baina zoritxarrez ez dut Komunen Ganberaren babesa lortu", erantsi du.

Bruselarekin adostutako irteerarako akordioa hiru aldiz baztertu du Parlamentu britainiarrak. Laugarren bozketa bat egiteko prest zegoen May, eta bigarren erreferendum bat egiteko aukera onar zedin eskaini du asteon.

Hain justu, gaur aurkeztu behar zuen proiektua lehen ministroak, baina ekainaren 3ko astera atzeratu du azkenean.

"Nire ondorengoak bete beharko du britainiarrek duela 3 urte erabakitakoa"

2016ko ekainean britainiarrek bozkatutakoa betetzeko egitekoa utzi dio Mayk Alderdi Kontserbadorearen buruzagi berriari: "Jendeari erabakitzeko aukera ematen badiogu, erabaki hori betearazteko eginahalak egin behar ditugu".

BIDEOA: Mayk ezin izan dio negarrari eutsi iragarpena egin ostean

Negar malkotan bukatu du Theresa Mayk bere dimisioaren berri emateko agerraldia
Negar malkotan bukatu du Theresa Mayk bere dimisioaren berri emateko agerraldia
Negar malkotan bukatu du Theresa Mayk bere dimisioaren berri emateko agerraldia

0:31

Graham Brady Alderdi Kontserbadoreko talde parlamentarioaren presidentearekin bildu da goizean May Downing Street kaleko 10.ean. Azken asteak bere alderdi barruko presio gogorren artean eman ditu lehen ministroak, eta gaurko bilera Alderdiaren buruzagitza uzteko prozesuaren ingurukoak argitzeko izan da.

Dimisioaren data Donald Trump AEBko presidenteak Erresuma Batura egin behar duen bisita ofizialaren arabera aukeratu dute —ekainaren 3tik 5era izango da—.

Krisi betean dago Mayren alderdia, eta baita lehen ministroa bera ere. Inkestek porrota iragarri dute Europako hauteskundeetan, eta Nigel Farageren brexitaren aldeko alderdia da faborito.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Europako hauteskundeak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May