Mundua -
EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Irlandan eta Txekian
Ostegunean hauteskunde eguna izan dute Erresuma Batuan eta Herbehereetan. Lehen inkesten arabera, sozialdemokratak nagusitu dira Herbehereetan, ultraeskuinari balazta jarriz.
AGENTZIAK
Hauteskunde eguna dute gaur Irlandan eta Txekian, Europako Parlamenturako ordezkariak aukeratzeko.
Europako hauteskundeak atzo hasi ziren eta igandera arte luzatuko dira, bost hilabeteko epean Europar Batasuneko Parlamentua eta gobernua berritzea helburu.
Botoa ematen lehenak Erresuma Batua eta Herbehereak izan ziren, atzo.
Emaitza ofizialak ez dira igandera arte ezagutuko, Europar Batasuneko 28 herrialdeetan hauteslekuak itxi arte.
Hala ere, lehen zundaketen arabera, PvdA alderdi laboristak (Europako Batzordeko presidenteorde eta presidentetzarako hautagai sozialistarena) irabaziko lituzke Herbehereek Europako Parlamentuak dituen 26 aulkietako 5, alderdi horrek gaur egun dituenak baino bi gehiago.
Laboristen atzetik leudeke Mark Rutte lehen ministroaren alderdi liberala (VVD) eta CDA, launa ordezkarirekin Europako Parlamentuan.
Ultraeskuinari dagokionez, PVV alderdiak hiru eserleku galduko lituzke eskuin muturreko beste alderdiaren (FvD) mesedetan. Azken hori lehen aldiz sartuko litzateke Parlamentuan.
Erresuma Batuan, inkestek Nigel Faragen brexit-aren aldeko alderdiari ematen diote garaipena. Horien arabera, Alderdi Kontserbadorea laugarren edo bosgarren tokira jaitsiko litzateke.
Hauteskunde egutegia
Maiatzak 23: Erresuma Batua eta Herbehereak
Maiatzak 24: Irlanda eta Txekia
Maiatzak 25: Txekia (bigarren eguna), Letonia, Malta eta Eslovakia
Maiatzak 26: Batasuneko gainerako 21 estatu kideak