Mundua -

Indarkeria matxista

Weinsteinek 44 milioiko akordioa lortu du sexu erasoengatik jasotako salaketak ixteko

Hollywoodeko produktore ohiak bortxaketak eta abusuak egin izana aitortu ote duen ez da zabaldu, ordea.

Weinstein, EFEren artxiboko irudi batean.
Harvey Weinstein
Weinstein, EFEren artxiboko irudi batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harvey Weistein Hollywoodeko produktore ohiak 44 milioi dolarreko aurreakordioa lortu du Fiskaltzarekin bortxaketa eta sexu abusuengatik haren kontra aurkeztuta dauden salaketak ixteko, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez. 

Akordioaren diru kopurua zehaztu badute ere, ez dute zabaldu produktore ohiak bortxaketak egin izana aitortu duen ala ez. 80 emakumek baino gehiagok egin zuten Weisteinen kontra, tartean Hollywoodeko izar batzuk (Salma Hayek, Angelina Jolie edo Lupita Nyong'o).

New Yorkeko egunkariaren arabera, 44 milioi horietatik 30, biktimen, The Weinstein Company enpresaren hartzekodunak eta langileen artean banatzeko dira; gainerakoak, salaketei aurre egiteko lege-gastuetara bideratuko dituzte.

Dena dela, auzi zibila itxita ere, New Yorkeko Estatuak haren kontra abiatutako zigor auzi bati aurre egin beharko dio Weinsteinek. Epaiketa irailean hasiko da.

Urte askoan AEBko zineman ahalguztiduna izan zen Weinstein, baina haren kontra aurkeztutako dozenaka salaketek hondoratu egin zuten. 2017 amaieran aurkeztu ziren lehen salaketak, eta ondotik, lurrikara feminista izan zen Hollywooden Me Too lelopean. Harveyren erasoak ez ezik, Kevin Spaceyk, Brett Ratnerrek, Louis C.K.k, John Lasseterrek edo Bryan Singerrek egindakoak ere ezagutarazi ziren. Me Too mugimendua, gainera, ez zen zeluloidearen munduan geratu eta arin zabaldu zen beste esparru batzuetara, hala nola, politikara edo hedabideetara.

Aske, milioi bat dolarreko bermea ordaindu ostean

Iazko maiatzean New Yorkeko Poliziaren aurrera azaldu zen Weinstein, eta milioi bat dolarreko bermea ordainduta, aske da ordudanik.

Hondoratzen ostean, The Weinstein Company bere enpresatik kanporatu zuten, eta handik gutxira saldu behar izan zuten, porrota saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak