Mundua -

FRANTZIA

Bi gizon atxilotu ditu Frantziako Poliziak, Lyongo erasoarekin zerikusia dutelakoan

Terrorismoarekin lotutako auziak ikertzen dituen Parisko Fiskaltzak baieztatu duenez, epailearen esku utzi dituzte bi atxilotuak.

Ustezko erasotzaileetako bat, Poliziak zabaldutako irudi batean. Argazkia: EFE.
Atxiloketak Lyonen
Ustezko erasotzaileetako bat, Poliziak zabaldutako irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizean Frantziako Poliziak, joan den ostiralean Lyonen izandako leherketarekin zerikusia dutelakoan. 13 pertsona zauritu zituzten hiriaren erdigunean, lehergailuak zituen motxila bat zartarazita.

Gerard Collomb Lyongo alkateak BFM TV hedabideari baieztatu dionez, atxilotuetako bat 24 urteko gizon bat, Informatika ikaslea. Gaur goizean hartu dute atxilo, 10:00ak inguruan, Lyonen bertan, autobus batetik jaisten ari zenean.

Haren gertuko bat da bigarren atxilotua. Hori ere, goizean atxilotu dute.

Ikerketako iturrien arabera, joan den igandean identifikatu zuten ustezko erasotzaileetako bat. "Etxean lehergailuak egon zitezkela eta, kalean harrapatu nahi izan dute", BFM TV kateak zabaldu duenez.

Erasoa izan zen tokian eta inguruko kaleetan jarrita dauden bideozaintzarako kamerei esker lortu omen du Poliziak ustezko erasotzaileenganaino heltzea. Leherketan erabilitako motxilan ere, DNA aztarnak aurkitu dituztela esan dute ikertzaileek.

Christophe Castaner Frantziako Barne Ministroak operazioan parte hartu duten agenteen lana txalotu du, txio batean. Frantziako Barne Segurtasunerako Zuendaritzaren, Lyongo Polizia Judizialaren eta Frantziako Poliziaren elkarlana ezinbestekoa izan dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Frantzia Eguneko albisteak Albisteak