Mundua -

HERBEHEREAK

Sexu-abusuak jasan zituen nerabe batek bizitzari amaiera ematea erabaki du

Noa Pothoven biktimaren ahizpak 'AD' Herbehereetako egunkariari baieztatu dionez, igandean hil zen. Ez dago argi suizidio lagundu bat edo eutanasia prozesu baten bitartez zendu zen.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herbehereetan, Noa Pothoven 17 urteko nerabea iragan igandean hil zen. Haurra zela sexu-abusuak jasan zituen, eta ordutik trauma osteko estresa, depresioa eta anorexia zituen. Egoera gainditu ezinda, hiltzea erabaki zuen nerabeak eta bere gurasoen baimena zuen horretarako. Herbeheretan eutanasia legezkoa da 2002az geroztik.

Noa Pothoven ezaguna da Herbehereetan Winnen of leren ("Irabazi edo ikasi") izeneko autobiografiarengatik. Liburu horretan, haurra zela sexu-abusuak eta sexu-erasoak jasan zituela onartu zuen.

Instagram sare sozialean duela egun gutxi argitaratutako mezuan, agur esan zien jarraitzaileei.

"Ez naiz itzulinguruka ibiliko: gehienez ere, hamar egunetan hilda egongo naiz. Urte luzeetako borrokaren ostean, nire borroka amaitu da. Azkenean, nire sufrimendutik askatuko naiz, jasanezina baita. Ez saiatu ni konbentzitzen. Ondo pentsatutako behin betiko erabakia da", idatzi zuen bere agur mezuan.

Horren esanetan, denbora batez jateari eta edateari utzi zion, eta bizirik egon gabe arnasa hartzen jarraitzen zuen. Hainbat elkarrizketaren eta azterketaren ostean, "nire guraso, senide eta lagunez lagunduta hilko naiz", azaldu zuen.

Noa Pothoven biktimaren ahizpak AD Herbehereetako egunkariari baieztatu dionez, igandean hil zen.

Gaur-gaurkoz, ez dago garbi gurasoek lagunduta edo medikuek baimendutako eutanasia prozesu baten bitartez hil den. Dena dela, eutanasia legezkoa da Herbehereetan, eta 16 urtetik gorakoek ez dute gurasoen baimenik behar horretarako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Tratu txarrak Espainian Eutanasia gaur Herbehereak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Sexu erasoak