Mundua -
KLIMA ALDAKETA
Siberia bizitzeko moduko tokia izan daiteke mendearen amaieran, klima aldaketagatik
Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errusia asiarra, Siberia barne, bizitzeko moduko tokia izan daiteke XXI. mendearen amaieran klima aldaketaren eraginez, ikerketa batek ondorioztatu duenez.
Krasnoyarsk hiriko Ikerketa Zentroko eta Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Aerospace Institutu Nazionaleko ikerlariek gidatutako ikerketan, egungo eta etorkizuneko agertoki klimatikoak aztertu dituzte lurraldea gizakiarentzat bizitzeko egokia izan ote daitekeen argitzeko.
"Etorkizunean kliman izango diren aldaketak tarteko, orain gizakiarentzat bizitzeko desegokiak diren Errusiako tokiak bizitzeko modukoak izan daitezkeen jakin nahi genuen", azaldu du Elena Parfenova Krasnoyarsk Ikerketa Zentroko ikerlari eta ikerketako buruak.
"Errusia asiarra arras hotza da gaur egun, baina etorkizunean, klima epelago batekin, litekeena da elikadura segurtasuna hobetzea eta horrek gizakiak bertan finkatzea eragitea", aurreratu du Parfenovak.
Asiari dagokion Errusiak 13 milioi kilometro koadroko azalera du, Errusia osoaren % 77. Aitzitik, errusiarren % 27 bakarrik bizi dira bertan.