Mundua -

IKERKETA

Hiru errusiar eta ukrainar bat, Malaysian Airlineseko hegazkina eraisteaz akusatuak

MH17 motako hegazkina misil batekin bota zuten, Ukraina ekialdeko Donbass eskualdea zeharkatzen ari zela. 298 pertsona hil ziren.

2014an Ukrainan eraitsitako MH17 motako hegazkinaren hondakinak. Artxiboko argazkia: EFE
2014an Ukrainan eraitsitako MH17 motako hegazkinaren hondakinak
2014an Ukrainan eraitsitako MH17 motako hegazkinaren hondakinak. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2014an, Ukraina ekialdean, Malaysia Airlines konpainiako hegazkin bat eraistea egotzi die Herbehereetako ikerketa talde batek hiru errusiarri eta ukrainar bati. Epaiketa martxoan izango da, eta hilketa leporatuko diete akusatuei. 298 pertsona hil ziren.

Hala ere, litekeena da akusatuak epaiketara ez agertzea. Herbehereetako agintarien esanetan, Errusia ez da ikerketan laguntzen ari, eta ez da espero bere herritarrak herbeheretarren esku uztea.

Australiak, Belgikak, Malaysiak, Herbehereek eta Ukrainak osatutako ikerketa taldearen arabera, Errusiako misil batek eraitsi zuen hegazkina 2014ko uztailaren 17an, Donbass eskualdea zeharkatzen ari zela. Hegazkinak Amsterdam eta Kuala Lumpur arteko bidea egin behar zuen.

Ikertzaileen esanetan, Errusiak misila jaurtitzeko armamentua matxinoen esku utzi zuela esateko adina froga dago. Errusiak, ostera, garrantzia kendu dio ikertzaileen txostenari, eta ikerketa horretaz ez dela fidatzen azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia argazkiak Vladímir Putin albisteak Hegazkin istripuak gaur Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra