Mundua -
Istripua, 2009an
Air France hegaldiko kutxa beltzen azterketa hilabeteak iraungo du
Azken txostena baliteke 2012aren hasieran argitaratzea; izan ere, kutxa beltz bien datuen deskodetzea "prozesu konplexua" izango da.
Erredakzioa
Orain dela bi urte jazo zen Air Franceren istripuaren ikertzaileek adierazi dutenez, deskodetze lanak egiteko "hainbat hilabete" beharko dituzte. Dena den, "ez dago bermatuta" datuak deskodetzea lortzea. Laranja kolorekoak diren bi kutxa beltzak gaur heldu dira Frantziara, non hainbat adituk aztertuko baitituzte. 3.900 metrotatik erreskatatu zituztenetatik mineral gabeko uretan kontserbatu dituzte kutxak.
Aire Segurtasunerako Ikerketa Bulegoak (BEA) adierazi duenez, "oso prozesu zaila da eta hainbat denbora beharko dugu". Gauzak ondo baldin badoaz, txostena 2012 urteko lehenengo hilabetetan argitaratuko lukete.
Halaber, lehenengo ebaluaketan bi kutxetako batek dituen hegaldi-parametroak lortu ditzaketela uste dute. Izan ere, lehenengo kutxa hori egoera onean aurkitu zuten eta kabinako elkarrizketak ere entzun ahal izatea espero dute.
Frantziak apirilaren amaieran hasi zuen biktimen eta hegazkinaren hondakinen erreskatea. Rio de Janeiro-Paris hegaldia egiten ari zen hegazkina 2009ko ekainean erori zen Atlantikoan.