Mundua -
AL-QAIDA
Hamza bin Laden hil da, Osama bin Ladenen semea eta Al-Qaidako buruzagia
Azken bi urteetan hil omen zen eta estatubatuarrak ei daude heriotzaren atzean, AEBko inteligentzia zerbitzuetako iturriek NBC telebista kateari esan diotenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hamza bin Laden hil da, Osama bin Laden zenaren seme eta Al-Qaidako buru zena, AEBko inteligentzia zerbitzuetako iturriek NBC telebista kateari esan diotenez.
Ez dute zehaztu noiz eta nola hil den, ezta AEBko Gobernuak heriotza horretan esku-hartzerik izan duen ere.
Iturri ofizialak aipatuz The New York Times egunkariak aurreratu duenez, AEB omen dago heriotzaren atzean.
Aipaturiko iturri horien arabera, Hamza bin Laden Donald Trump presidente estatubatuarraren agintaldiko lehen bi urteetan hil da, martxoaren 1ean AEBko Estatu Departamentuak bera atzemateko informazioaren truke milioi bat dolarreko saria eskaini aurretik.
Demokraziaren Defentsarako Fundazioaren esanetan, Hamza bin Laden Pakistan eta Afganistan arteko mugan omen zegoen.