Mundua -
Airbus errugabetu dute
Baliteke Rio-Paris hegaldiaren pilotuek istripua eragin izana
Hilabete honen hasiera berreskuratu zituzten hegazkinaren kutxa beltzak aztertzen ari dira. Hasierako datuek Airbus hegazkinaren fabrikatzailea errugabetuko lukete.
Erredakzioa
"Le Figaro" komunikabideak zabaldu duenez, baliteke pilotuen akats batek Rio de Janeiro-Parisen hegaldiaren istripua eragin izana. Hala ere, ikertzaileek ez dute informazio hau baieztatu. Kutxa beltzak hilabete honen hasieran aurkitu zituzten eta jakitera eman zutenez, egoera onean zeuden, itsasondoko 4.000 metrotara egon arren.
Aipatutako Frantziako kazetak jakitera eman duenez, joan den asteburuan kutxa beltzak aztertzen egon dira eta hasierako azterketek Airbus A330 hegazkinaren fabrikatzailea errigabetuko lukete. Airbusen aurkako prozesua ireki zuten Frantzian, konpainia honi ez borondatezko homizidioa egotzi baitiote.
Kutxa beltzen datuen kudeaketaz arduratuko den Ikerkuntza eta Azterketen Bulegoko (BEA) adituek pilotuen akatsa edo Air France hegazkinaren jabearen errua izan zen argitu beharko dute.
2009. urteko abenduan argitaratutako azken txostena ezagutzera eman zenean, izotzaren ondorioz abiadura neurtzeko gailuetan izandako akatsaren hipotesia maneiatu zuten. Hala ere, BEAK zuhurtzia eskatu zuen egindako frogak behin betikoak ez zirelako.
2009ko ekainaren 1ean Atlantiko itsasora erori zen Rio de Janeirotik Parisera zihoazen hegazkina. Istripuan 228 lagun hil ziren.