Mundua -

Huawei

AEBk beste 90 egunez luzatuko du Huawei enpresaren aurkako zigorren ezarpena

Huawei enpresa Ameriketako Estatu Batuen segurtasun nazionalarentzat mehatxu bezala definitu eta hurrengo egunean iritsi da erabakia.

Huawei enpresa txinatarra.
Huawei enpresa txinatarra.
Huawei enpresa txinatarra.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasa den maiatzean Trumpek Huawei murrizketak dituzten enpresen zerrendan sartzeko agindu zion Trumpek Merkataritza Departamentuari. Egun batzuk beranduago ministeriok berak eman zuen aditzera maiatzaren 20tik aurrera murrizketak 90 egunez etengo zirela, datorren azaroaren 19ra arte.

Rossek azaldu duenez ‘enpresa batzuk Huaweiren menpe daude’ eta hori dela eta, harekin dituzten “harremanak eteteko denbora gehiago eman nahi diegu”.

Zigorraren atzerapenak Huawei eta bere enpresa filialei betoa atzeratzeko aukera eman diete. Beto horrek Huaweiri Estatu Batuetako mikroprozesadoreen fabrikatzaileekin eta Alphabetekin, Googleren enpresa nagusiarekin, lan egitea galaraziko lioke. Ondorioz, enpresa txinatarrak ez luke Google Playra sarbiderik izango, eta horrenbestez, kodigo irekian idatzita egon ezean, ezta Android sistemarentzat diseinatutako aplikazioetara ere.

Igandean, Trump presidenteak ziurtatu zuen bere Gobernuak ez duela nahi Huaweirekin negoziorik egin, ‘segurtasun nazionalerako mehatxua’ dela egotzita.

FOXekin izandako elkarrizketa batean, Rossek adierazi zuen Merkataritza Departamentuak Huaweiren beste 46 enpresa subsidiariori ere murrizketa komertzialak ezarri dizkiola. ‘Entitateen Zerrendan 100 enpresa subsidiariotik gora ditugu orain’ argitu zuen Rossek, eta zerrendan enpresa gehiago izateak ‘zaildu egiten diotela Huaweiri zigorrak alde batera uztea’.

Zigorren ezarpenak Huawei Mate 30 mugikor berriaren merkaturatzeari eragin dio. Oraingoz Googleren Android sistema operatiboa badu ere, enpresak azaldu duenez behin-betikoz merkaturatzean bere sistema operatibo propioarekin salduko dela, Harmony OS sistemarekin.

Maiatzean betoaren atzerapena emititu aurretik aurreratu zuten jada Intel, Qualcomm, Xilinx, Broadcom, Infineon Technologies prozesadore enpresak, eta Micron Technology eta Western Digital memoria txipen fabrikatzaileek, Trumpen aginduak jarraituz, Huaweirekin lan egiteari utziko ziotela.

Hala ere, ekainean, G20ko goi-bileran Trumpek merkataritza zigorren etena adostu zuen bere homologo txinatarrarekin, Xi Jinpinekin. Horrek Txinaren aurkako arantzel berrien inposaketa eragozteaz gain, Huaweirekin zenbait harreman izatea ahalbidetu zuen.

Uztailak 22an, ordea, Trumpekin izandako bilera batean, Google, Intel, Cisco, Qualcomm, Micrton, Broadcom eta Western Digital enpresetako zuzendariek Huaweik Estatu Batuetan zuen merkataritza-jardueraren inguruan erabaki bat hartzeko eskatu zioten Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Txina bideoak Eguneko albisteak Albisteak