Mundua -
INMIGRAZIOA ESTATU BATUETAN
AEBko hiritartasuna jaiotzatik izateko eskubidea deuseztatzea hausnartuko du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak hauteskunde kanpainan egindako promesa da. Oposizio demokratak eta hainbat adituk inkonstituzionaltzat hartu dute proposamen hori.
AGENTZIAK | REDACCIÓN
Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak hiritartasun estatubatuarra jaiotzatik izateko eskubidea deuseztatzea hausnartzen ari dela esan du. Alderdi Demokratako opositoreen eta hainbat adituren esanetan, inkonstituzionala da.
"Egia esan, barregarria da (…) Gure herrialdean ume bat izaten baduzu, hau da, muga zeharkatu ondoren umea izaten baduzu, 'zorionak, umea Estatu Batuetako hiritarra da orain'", adierazi zuen Trumpek Kentucky estatura jo baino lehen.
2016an Etxe Zurirako hauteskundeetan egin zuen promesa lehen aldiz. Iazko urrian, AEBko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainan, ideia hori aipatu zuen berriro. Presidenteak dekretu bat sinatuko zuela esan zuen, baina azkenean ez zuen egin.
Orduan, dekretu hori aurrera eramateko, Konstituzioa aldatu beharko lukeela gogorarazi zion oposizio demokratak. Eskubide hori AEBko Konstituzioaren 14. emendakinean jasotzen da, eta 1868 onartu zen, aske utzitako esklabo afroamerikarrei hiritartasuna emateko.
Auzitegi Gorenak 1898an onartutako eskubidea immigranteren seme-alabentzat ezarri zuen. Hala ere, agiririk gabeko imigranteen kasuan, auzitegi horrek ez duela xehetasunik eman azpimarratu zuen Trumpen Gobernuak.