Mundua -

Brasil

Macronek bere 'irainak' erretiratuko balitu, Bolsonarok G7aren laguntza onartuko luke

Azken egunotan Macronekin izandako pultsuari eutsi dio Bolsonarok, eta munduko herrialde aberatsenek eskainitako diru-laguntza baztertzeko prest dagoela iradoki du.

Sutea Amazonian. Artxiboko argazkia: EiTB
Sutea Amazonian.
Brasilgo gobernuak ez du nazioarteko laguntzarik onartuko Amazonian

1:37

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteak astearte honetan azaldu duenez, G7ko estatuburuek Amazoniako suteei aurre egiteko eskaini dioten 20 milioi dolarreko diru-laguntza onartzeko prest dago, baldin eta bere homologo frantziarrak, Emmanuel Macronek, bere kontra egin dituen "irainak" erretiratzen baditu.

“Lehenik eta behin, Macron jaunak egin zizkidan irainak erretiratu behar ditu”, esan du agintari brasildarrak, Macronek “gezurtia” dela esan ziola gogora ekarriz.

“Frantziarekin hitz egin edo eskaintzaren bat onartzeko, ahalik eta asmorik onenarekin bada ere, hitz horiek erretiratu beharko ditu”, esan du Bolsonarok Alvorada jauregiaren atarian. “Lehenik adierazpen horiek erretiratu, gero eskaintza egin eta ondoren nik erantzungo dut”, laburbildu du.

Hala, azken egunotan Macronekin izandako pultsuari eutsi dio Bolsonarok, eta bere gobernua munduko herrialde aberatsenek eskainitako diru-laguntza baztertzeko prest dagoela iradoki du.

"Azken asteotan Brasilgo presidenteak hartutako erabakiek eta egindako adierazpenek argi erakusten dute Bolsonarok erabaki duela hartutako konpromiso klimatikoak ez errespetatzea, ezta biodibertsitatearen alorrekoak ere", gaitzetsi du Frantziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak albisteak Frantzia berriak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Brasil albisteak Latinoamerikako albisteak Emmanuel Macron G7 goi-bilera albisteak