Mundua -

Grímsvotn sumendia, piztuta

Islandiako errautsak Espainiako iparraldera iritsi litezke ostegunean

Keflavik nazioarteko aireportua, herrialdeko garrantzitsuena, ixtea erabaki dute Islandiako agintariek arazoak saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Grimsvotn sumendi islandiarrak botatzen ari den errautsak ostegunean edo ostiralean iritsi litezke Frantziako mendebaldera edo Espainiako iparraldera. Larunbatean piztu eta erupzioan hasi zenetik erakutsitako indarrari eusten badio, aukera hori ez dago baztertzerik, meteorogiako agintariek aditzera emandakoaren arabera.

Igande honetan, Keflavik nazioarteko aireportua ixteko agindua eman dute Islandiako agintariek arazoak saihesteko. Gauzak horrela, egunak aurrera egin ahala, Islandiako aireportu nagusiko instalazioak ixten joango dira.

Isavia hegazkintza zibileko arduradunek jakinarazi dutenez, "errautsek Islandiako aire-eremu guztia hartuko dute, hurrengo orduetako aurreikuspenen araberam eta horrek herrialdeko aireportu ia guztiak ixtea ekarriko du".

Glaziarra Islandiako hego-ekialdean dago eta 15 kilometroko ke zutabeak botatzen ari da. Hala ere, Hjorleifur Sveinbjornsson meteorologoak esan du iazko sumendiaren erupzioak eragindako anabasa bezalakorik ez dela gertatuko.

"Erupzio handia izan liteke, baina ez ditrudi iazkoaren tamainakoa izango denik", esan zuen larunbatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea