Itxi

Mundua

Erresuma Batua

Komunen Ganberak onartu egin du akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko legea

agentziak | erredakzioa

Legea Lorden Ganberara eramango dute orain, eta, ondoren, Isabel II.a erreginak, estatuburuak, onetsi beharko du datozen egunotan.

1:33
Komunen Ganbera

Erresuma Batua Europar Batasunetik akordiorik gabe ateratzea eragozteko legeak Komunen Ganberaren behin betiko oniritzia jaso du gaur. 327 diputaturen babesa izan du, eta 299 kontra agertu dira.

Legea Lorden Ganberara eramango dute orain, eta, ondoren, Isabel II.a erreginak, estatuburuak, onetsi beharko du datozen egunotan.

Oposizioak eta kontserbadore kritiko batzuk proposatutako testuak 329 aldeko boto jaso ditu, kontrako 300 botoren aurrean, goizago egin duten lehenengo bozketan.

Legeak urriaren 19a jartzen du epemuga Johnsonen Gobernuak EBrekin ituna lor dezan. Epe hori igarota, lehen ministroak 'brexit'a atzeratzeko eskaera egin beharko lioke Bruselari.

2020ko urtarrilaren 31 da Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko proposatutako epemuga berria, baina EBk are gehiago atzeratzeko aukera aurreikusten du.

Akordiorik gabeko 'brexit'a eragozteko legeak aurrera egingo duela ikusita, Boris Johnsonek hauteskundeak urriaren 15era aurreratzea proposatu du, baina Komunen Ganberak atzera bota du mozioa.

Hauteskundeak deitu ahal izateko, 434 diputaturen babesa (Parlamentuaren bi heren) behar zuen Gobernuak, baina 298k soilik bozkatu dute alde; 56 kontra agertu dira, eta parlamentarien gehiengoak abstentzioaren alde egin du.

Erresuma Batua Europar Batasunetik itunik gabe aterako ez dela bermatuta izan arte, oposizioak argi utzi du ez duela hauteskundeak aurreratzerik onartuko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena