Mundua -
Harremanen normalizazioa
Errusiak eta Ukrainak presoak trukatu dituzte
Guztira, 70 preso aske utzi dituzte, alde bakoitzak 35.
Agentziak | Erredakzioa
Errusiak eta Ukrainak presoak trukatu dituzte larunbat honetan. Harremanak normalizatzeko bidean "lehen pauso" dela uste dute bi Gobernuek.
Uztailaren 11an hasi ziren Vladimir Putin eta Vladimir Zelenski presidenteak egoera bideratzen. Trukea gauzatzeko, ostera, abuztuaren 7an hitz egin zuten berriz ere telefonoz.
"Presoak eta lurraldeak itzultzeko akordio batera heldu gara, baita gerra eteteko eta lantalde berriak sortzeko ere", esan du Zelenskik Borispoleko aireportuan.
Presoen azken trukea 2017an egin zuten Kievek eta errusiazale erreboltariek.
Zelenskik hasieratik esan bezala, bere helburu nagusiak ukrainar preso guztien askatasuna lortzea eta Donbasseko gerrari bukaera ematea dira.
Horrez gain, presidente ukrainarrak harrera beroa egin die presoei euren gertuko lagunak eta familiak lagunduta.
Hegazkin ukrainarretik jaitsi dira, tartean azaroaren 25ean Errusiak atxilotu zituek 24 marinelak. Horien artean, Oleg Sentsov zinemagilea ere aske geratu da.
Alde errusiarrak, aldiz, oso bestelako harrera egin die presoei. Horrela, Putinek ez die aireportuan itxaron. Orain arte ez du adierazpenik egin. Hala ere, "presoen trukaketa harremanen normalizaziorako aurrerapauso garrantzitsua da", esan zuen aste honetan.
Atzerri Ministerioak ekintza "positbotzat" jo du presoen trukaketa.