Mundua -

Erasoak

Talibanek ia 50 pertsona hil dituzte bi atentatutan, Afganistanen

Biktima gehien utzi dituen erasoa Charikar hirian izan da, Paruan probintzian, Ashraf Ghani Afganistango presidentearen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean.

Atentatua Kabulen. Argazkia: Efe
Atentatua Kabulen. Argazkia: Efe
Atentatua Kabulen. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 48 pertsona hil eta 80 zauritu dituzte talibanek egindako bi atentatutan, Kabulen eta Paruan probintzian, Afganistan ekialdean, bertako agintariek jakitera eman dutenez.

Biktima gehien utzi dituen erasoa Charikar hirian izan da, Paruan probintzian, Ashraf Ghani Afganistango presidentearen hauteskunde kanpainako ekitaldi batean, eta 26 hildako eta 42 zauritu izan dira, Tolo telebista kateak zabaldu duenez.

Kabulen, terrorista suizida batek atentatua egin du Defentsa Ministerioaren eraikin batean, eta 22 pertsona hil eta 38 zauritu ditu, Nasrat Rahimi Barne Ministerioaren bozeramaileak azaldu duenez.

Talibanek bere gain hartu dituzte atentatuak, irailaren 28ko hauteskundeen prestaketen erdian egindakoak. Talibanek bozak boikotatzeko deia egin du. Ghani presidente karguan jarraitzeko faborito da, eta Abdula Abdula lehen ministroa ere hautagaia da.

Talibanen eta AEBen arteko bake elkarrizketak aurreko astean eten ziren, beraz, zaildu egin da militar estatubatuarrak bertatik ateratzeko akordioa. Afganistango Gobernuak ez du elkarrizketetan parte hartzen, talibanek ez baitu bitartekari gisa onartzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak bideoak Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Asia albisteak Afganistan