Mundua -

Atzerri Politika

Trumpek Robert O’Brien izendatu du Segurtasun Nazionaleko aholkulari

Bahituen Gaietarako arduraduna izango da atzerri politikan pisu handia duen karguaren jabea. Bestalde, Trumpek Iranen aurkako isunak gogortzeko eskatu du.

Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBetako presidenteak iragarri du Robert O’Brien izango dela Segurtasun Nazionaleko aholkulari berria, orain arte Bahituen Gaietarako Estatu Departamentuaren bidali berezia izan ostean.

O’Brienek John Boltonen postua hartuko du. Trumpek irailaren 10ean kaleratu zuen Bolton, hainbat hilabetez atzerri gaietan desadostasunak izan zituelako.

O’Brien Trumpen laugarren Segurtasun Nazionalerako aholkularia izango da, Michael Flynn eta HR McMaster Armadako jeneralen eta Boltonen kaleratzeen ondoren.

Segurtasun Nazionalerako presidentzia aholkulari karguak ez du Senatuaren oniritzia behar, baina oso postu garrantzitsua da atzerri harremanetarako.

O’Brienen ardurapean egongo dira Pentagonoko, Estatu Departamentuko eta inteligentzia zerbitzuetako ehunka espezialista, herriaren intereskoak izan litezkeen ekintzak aztertzeko.

Iranen aurkako isunak

Bestalde, Trumpek Iranen aurkako isunak "nabarmen handitzeko" eskatu du, Saudi Arabiako birfindegien aurkako ustezko erasoa dela eta.

Presidenteak Mike Pompeo Estatu idazkaria bidali du Saudi Arabiara birfindegien aurkako dron erasoen erantzuna koordinatzeko, baina oraindik ikerketa martxan dago eta ez dute egiaztatu egilea zein izan den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump albisteak