Mundua -

Hilketa matxista Tirolen

Gazte batek bikotekide ohia eta horren inguruko lau pertsona hil ditu Austrian

Poliziak gizonezkoaren bikotekide ohiaren etxean aurkitu ditu bost biktimen gorpuak.

Hildakoak aurkitu dituzten etxebizitza. Irudia: EiTB
Hildakoak aurkitu dituzten etxebizitza
Hildakoak aurkitu dituzten etxebizitza. Irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Austriako 25 urteko gazte batek 19 urteko bikotekide ohia, haren gurasoak eta anaia, eta bikotekide berria hil ditu Kitzbuhel hirian, "jelosiak" jota, Poliziak adierazi duenez.

Estatuko Polizia Kriminalaren bulegoko Walter Pupp buruzagiaren arabera, hilketaren egilea hiriko polizia-etxe batean aurkeztu da 06:00ak aldera, eta egindako krimena aitortu du.

"25 urteko gizonak pistola bat jarri du erakusmahaian eta bost pertsona hil dituela aitortu du", adierazi du Puppek prentsaurreko batean.

Poliziak gaztearen bikotekide ohiaren etxean aurkitu ditu bost biktimen gorpuak. Aitortu duenez, goizaldean aurkeztu zen bikotekide ohiaren etxean, harekin hitz egiteko asmoz, baina haren aitak ez zion utzi sartzen.

Gizona bere etxera itzuli zen, eta bere anaiaren pistola hartu zuen. Bikotekide ohiaren etxera bueltatu eta lehenengo haren aita hil zuen atea irekitzean.

Biktima guztiak tiroz hil ditu. Hiltzaileak "krimena onartu du eta damututa dago", adierazi du Puppek.

------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Austria Erailketak