Mundua -

Eraso militarra

Turkiako Armadak aurrera jarraitzen du, eta ihes egitera behartu ditu 190.000 siriar

Turkiako indarrek 500.000 herritar hornitzen dituen ur instalazio bat bonbardatu dute.

Siria iparraldeko hiri bat. Argazkia: Efe
Siria iparraldeko hiri bat. Argazkia: Efe
Siria iparraldeko hiri bat. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako Armadak Siria iparraldea erasotzen jarraitzen du, eta gaur gutxienez zazpi zibil hil ditu, eta 190.000 herritarrek kurduen mendeko lurrak utzi eta inbasiotik ihes egin behar izan dute.

Hainbat iturrik zabaldu dutenez, 20 bat zibil hil eta 40 bat zauritu ditu Turkiako Armadak asteazkenean inbasioa hasi zuenetik.

Turkiako Armadak Ras al Ain eta Tal Abiad hirietako inguruen konkistan jarri du indarra, bertako herri txikiak bonbardatzen eta konkistatzen, baina muga osoan daude enfrentamenduak.

Gurutze Gorriko iturriek jakinarazi dutenez, gutxienez 190.000 herritarrek utzi behar izan dute etxea mugatik urrutiratzeko, Al Hasaka ingurura.

Gainera, indar turkiarrek 500.000 herritar hornitzen dituen ur instalazio bat bonbardatu dute Alouken.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Siria albisteak gaur Ekialde Hurbileko albisteak