Mundua -
Gatazka
Yemenetik europarrak ateratzeko protokoloa martxan jarri du Europak
Espainiak 20 bat espainiarren aurreebakuazio fasea abian jarri du; 13 inguru enbaxadako langileak dira, gainerakoak bolondresak. Abdula Sale presindenteari eraso egin zioten atzo, eta zauritu zuten.
Erredakzioa
Trinidad Jimenez Kanpo Arazoetarako ministroak esan du Espainiako Gobernuak, Europako kideak bezala, hasi duela espaniarrak Yemenetik irteten laguntzeko aurreebakuazio fasea.
Ministroaren arabera, Gobernuak argi dauka beharrezkoa dela Espainiako enbaxadako 13 langileak, eta bolondres batzuk ere bai, herrialdetik lehenbailehen ateratzea.
Jimenezek adierazi duenez, gutxienez espainiar herritartasuna duten 20 pertsonak eskatu dutela herrialdetik ateratzea, bertoko presindeteari atzo, ostiralean, eraso egin ondoren.
Kanpo Arazoetarako buruak Oviedon egiten ari den Espainia-Estatu Batuak XVI Foroan hitz egin eta gero egin ditu adierazpenok, baita Ali Abdula Sale Yemengo presidenteari eraso egin, eta Sana presidentearen jauregiaren kontra hainbat misil bota eta gero ere.