Mundua -
Energia nuklearra
Alemaniako Gobernuak onartu egin du itzalaldi nuklearra
2022 urterako energia nuklearrarekin behin betiko amaitzea aurrez ikusten du planak. Neurria Parlamentutik pasatu behar da oraindik.
Erredakzioa
Alemaniako Gobernuak onartu egin ditu 2022 urterako herrialde horretan energia nuklearrarekin amaitzea ekarriko duten lege proiektuak.
Neurri horien ondorioz, behin betiko itxiko dituzte Fukushimako hondamendiaren ostean itzalitako zortzi erreaktoreak.
Neurri-sorta premiazko bidetik onartuko dute. Izan ere, ostegun honetan bertan eztabaidatuko dute Parlamentu federalean (Bundestag), eta Goi Ganberan (Bundesrat) udako geldialdia baino lehen onartzea espero dute.
Lege proiektuak energia berriztagarrien alde egitea ere aurrez ikusten du. Besteak beste, Alemaniako iparraldetik hegoaldera argindarra banatzeko trenbideak eraikiko dituzte, etorkizunean parke eolikoak egiteko helburuz.