Mundua -

Libia

Gadafiren tropek ehunka emakume bortxatu dituzten ikertzen ari da Haga

Halaber, Libiako erregimenaren aldeko indarrek sexu-krimenak egiteko Viagra bezalako botikak hartu ote zituzten ikertzen ari da Nazioarteko Zigor Auzitegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioarteko Zigor Auzitegia Muamar al Gadafiren tropak ikertzen ari da ehunka emakume bortxatu dituztelakoan. Luis Moreno Ocampo Auzitegiko fiskal nagusiaren arabera, Gadafi koronelaren errepresioa egiteko modu berri bat da.

&' || 'nbsp;BBCk jasotzen duenez, Libiako erregimenaren aldeko indarrek sexu-krimenak egiteko Viagra bezalako botikak hartu ote zituzten aztertzen ari dira.

Gadafi, Saif el Islam semea eta Abdula al Sanussi Libiako Inteligentzia burua atxilotzeko agindua emateko eskatu zion fiskalak Nazioarteko Zigor Auzitegiari. Gizateriaren kontrako bi krimen leporatzen dizkie eta gatazkaren hasieran zibilek jasan zituzten erasoetan ardura handia izan zutela iritzi diote, 500-700 pertsona hil ziren. Libiako Gobernuak ez ditu akusazioak onartzen.

Moreno-Ocampok NBEren New Yorkeko egoitzara egindako bidaian adierazi du atxilotze aginduan bortxaketen kargua jarriko duela.

"Herria kontrolpean izateko ez du inoiz patrio hau jarraitu. Bortxaketa errepresioa egiteko modu berria da, hasieran zalantzak genituen, baina orain oso argi daukagu.", esan du. Moreno-Ocamporen ustez, gune batzuetan ehunka bortxaketa jazo dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea