Mundua -

Konstituzioaren erreforma

Marokoko erregeak 'sakratu' izateari utziko dio

Konstituzio berria bozkatzeko erreferenduma uztailaren 1ean izango dela iragarri du Mohamed VI.ak. Konstituzioa onartzeko herritar guztien botoa eskatu du erregeak.

Konstituzioaren erreformaren aurkako protestak Casablancan. Argazkia: EFE
Konstituzioaren erreformaren aurkako protestak Casablancan
Konstituzioaren erreformaren aurkako protestak Casablancan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konstituzio berriaren aldaketa nagusiak aurkeztu ditu Mohamed VI Marokoko erregeak telebistan, ordu batzuk lehenago Ministroen Kontseiluak onartu ostean. Zirriborroa alderdi politikoen eta sindikatuen eskuetan utzi zuten atzo. Erregea ezin daitekeela bortxatu dio testu berriak, ondorioz, "sakratu" izateari uzten dio. 1962ko Konstituzioak erregea "sakratua" zela azaltzen zuen.

Konstituzio berria bozkatzeko erreferenduma uztailaren 1ean izango dela iragarri du erregeak. Konstituzioa onartzeko herritar guztien botoa eskatu du erregeak.

Erregeak "Fededunen Komandantea" izaten jarraituko du, Marokoko komunitate musulmanaren buruzagi erlijioso gisa.

Testu berriaren arabera, lehen ministroa "Gobernuko presidentea" izango da eta horrela deituko diote aurrerantzean.

"Eskumen zabalak" izango ditu presidenteak eta administrazioko goi-kargudunak eta eskualdeetako gobernadore zibilak proposatuko dizkio erregeari, baina izendapenak onartu beharko ditu erregeak.

1996ko Marokoko Konstituzioak eskumen horiek guztiak erregearen eskuetan uzten zituen.

Estatu musulmana

Maroko "Estatu musulmana" dela berresten du Konstituzio berriak, islamiarrek azken egunetan behin eta berriz egindako eskaera.

Parlamentuari dagokionez, Ordezkarien Ganberak botere legegile handiagoa izango du eta Kontseilarien Ganberak sindikatuen eta eskualdeetako ordezkari izaten jarraituko du.

Martxoaren 9an erregeak "Konstituzioaren erreforma sakona" iragarrri zuen, baina Otsailaren 20ko Mugimenduak "nahikoa" ez zela adierazi zuen eta Konstituzio berria demokratikoki aukeratutako Batzar Konstituziogile batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea