Mundua -

Zapateroren iragarpena

Espainiak 2014an amaituko du Afganistanen dituen tropen erretiratzea

Zapaterok iragarri duenez, Espainiak Afgasnitanen dituen 1.500 soldaduen erretiratzea 2012ko lehen seihilekoan hasiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteak adierazi duenez, Afganistanen dituzten "tropak erretiratzeko planaren arabera" prozesua 2012an hasi eta 2014an amaituko da.

Europako Kontseiluaren bileraren ostean, Bruselan, egin ditu adierazpen horiek Espainiako presidenteak.

2012ko lehen seihilekoan "soldaduen % 10" erretiratuko dituztela aurreikusten du, 2013an "% 40" eta 2014an amaituko dute gainerako guztien erretiratzea.

Zapaterok Afganistanen dituzten tropen erretiratzearen inguruan hitz egin duen lehen aldia da hau.

Atzo, Barack Obama AEBetako presidenteak, 2011 eta 2012 bitartean Afganistanen dauden 33.000 soldadu estatubatuarrak erretiratuko dituztela esan eta ordu batzuk beranduago, Espainiako Defentsa ministerioak NATOk ezarritako epeak beteko zituela iragarri zuen.

Epe horien arabera, hilabete honetan hasiko dira agintea afganistaneko agintarien esku jartzen, eta 2014an amaituko da.

Espainiari dagokionez, NATOren egutegiak aurreikusten duenez, 2011n hasiko da prozesua Herateko base militarrean eta 2012an Badghisen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea