Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

38.000 pertsona baino gehiago hil dira AEBn suzko armen erabileragatik aurten

327,1 milioi biztanle dituen herrialde horretan, 200 eta 350 milioi su-arma artean daude herritarren eskuetan. Urtarriletik geroztik, 350 tiroketatik gora jazo dira.

Kalifornian izandako tiroketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Kalifornian izandako tiroketa bat.
Kalifornian izandako tiroketa bat. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

38.000 pertsona baino gehiago hil dira Ameriketako Estatu Batuetan urtarriletik geroztik suzko armen erabilera dela eta. Gun Violence Archive (GVA) irabazi asmorik gabeko erakundeak ostegun honetan zabaldu dituen datuen arabera, 350 tiroketatik gora jazo dira aurten.

Herrialde osoan suzko armekin izandako istiluak aztertzen dituen taldeak ohartarazi duenez, gutxienez 38.730 pertsona hil dira, eta, horietatik, 14.970, nahita edo babesteko asmoz egindako tiroketen; iaz, aldiz, 14.789 izan ziren hildakoak.

Nahita edo istripuz tirokatutako 14.970 pertsona horiez gain, urtarriletik 23.760 pertsona hil dira suzko arma batekin bere buruaz beste eginda, GVAren arabera. Iaz ez zuten suizidioen berri eman.

Gabon gauera arte, 11 urtetik beherako 207 ume hil dira suzko armen erabileragatik, eta 473 zauritu. Horrez gain, 12 eta 17 urte bitarteko 762 nerabe hil dira, eta 2.253 zauritu.

Taldeak "tiroketa kolektibo" gisa izendatzen ditu gutxienez lau pertsona zauritu diren gertaerak, eta "sarraski" gisa, berriz, gutxienez lau hildako utzi dituzten erasoak. Testuinguru horretan, haien datuen arabera, aurten 409 tiroketa kolektibo eta 30 sarraski jazo dira AEBn.

327,1 milioi biztanle dituen herrialde horretan, 200 eta 350 milioi su-arma artean daude herritarren eskuetan. Ia edozein motatako su-armak eskuratzeko erraztasuna eta arma horiek agerian edo ezkutuan egotea ahalbidetzen duten estatu-legeak dira herrialdeko gairik polemikoenetako bat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak