Mundua -

Erresuma Batua

Londresek ukatu egin du Eskozian beste erreferendum bat egitea

Boris Johnson lehen ministroak argudiatu du 2014an bozkatu zutela eskoziarrek, eta independentzia errefusatu zutela.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ukatu egin du Nicola Sturgeon Eskoziako gobernuburuak egindako erreferendum eskaera. Johnsonek argudiatu du 2014an bozkatu zutela eskoziarrek, eta Erresuma Batutik ateratzea errefusatu zutela.

"Ezin dut onartu independentzia erreferendumetara eramango gaituen eskumen gehiago ematea", adierazi dio Johnsonek Sturgeoni gutun batean.

Sturgeonek urte amaieran egin zuen eskaera formala, abenduaren 12ko hauteskundeen ostean. Erreferenduma aurten bertan egite aldera, kontsulta antolatzeko eskumenak emateko eskatu zion Eskoziako ministro nagusiak Johnsoni.

Johnsonek gutunean adierazi duenez, aurreko erreferenduma egin zutenean, 2014an, Sturgeon Eskoziako Gobernuko "bigarrena" zen, eta berak eta Alex Salmond ministro nagusi ohiak "hitzeman" zuten erreferendumarekin gaia itxiko zutela "belaunaldi batez gutxienez".

Erreferendum hartan % 55a agertu zen Erresuma Batuan geratzearen alde, eta % 44, kontra.

Eskoziako Alderdi Nazionalistak (SNP), Sturgeon buru duenak, uste du Europar Batasunetik ateratzeak egoera aldatzen duela 2014aren aldean, eta beste erreferendum bat egiteko beharra areagotzen duela, eskoziarren gehiengoa 'brexit'aren aurka baitago.

Gainera, Sturgeonek azpimarratu du azken hauteskunde orokorretan SNPk 59 eserlekuetako 48 eskuratu zituela, eta horrek eskaera indartzen duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eskozia Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Boris Johnson