Mundua -

Erresuma Batua

Europako Parlamentuko batzordeak 'brexit'a onartu du, osoko bilkuran bozkatu aurretik

Asteazkenean, hilaren 29an, Europako Parlamentuko osoko bilkurak akordioaren berrespenaz bozkatuko du. Erresuma Batua hilaren 31n irtengo da Europar Batasunetik.

Europako Parlamentuko batzordeak ostegunean onartu du 'brexit'aren akordioa. Argazkia: EFE.
Europako Parlamentuko batzordeak ostegunean onartu du 'brexit'aren akordioa. Argazkia: EFE.
Europako Parlamentuko batzordeak ostegunean onartu du 'brexit'aren akordioa. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko Gai Konstituzionaletarako Batzordeak onartu egin gu Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko akordioa. Tramite hori gaindituta, Europako Parlamentuko osoko bilkurak hilaren 29an bozkatuko du, akordio hori berresteko; Erresuma Batuak hilaren 31n utziko du Europar Batasuna.

Batzordearen bozketan, aldeko 23 boto izan dira, eta kontrako 3; abstentziorik ez da izan. Hortaz, batzordeko diputatuek gomendatzen diote osoko bilkurari Europar Batasunak eta Erresuma Batuak adostutako akordioa onar dezatela, alegia, bien arteko "dibortzioa"ren xehetasunak jasotzen dituen testuari baiezkoa eman diezaiotela.

Ituna indarrean sartzeko, beharrezkoa da Parlamentuek berrestea, bai Erresuma Batuan baita Europako Parlamentuan ere. Erresuma Batuan egina dute prozesu hori, eta Elisabet II.a erreginak ere berretsi egin du; Europar Batasunak datorren astean itxiko du izapidea, osoko bilkuran egitekoa den bozketarekin.

Hilaren 29ko bozketaren ostean, Kontseiluak (alegia, Europar Batasuneko herrialdeek) akordioa onartuko du, gehiengo kalifikatuarekin, urtarrilaren 31 iritsi aurretik. Aurreikuspena da bozketa horrek inolako arazorik ez ematea.

Ordenatutako brexita, ala akordiorik gabekoa

Europako Parlamentuko brexiterako koordinatzaile Guy Verhofstadtek, ostegun honetako batzordean bozkatutako gomendioaren txostengilea bera, gogorarazi die diputatuei zer ekarriko lukeen osoko bilkuran akordioa ez berresteak: alegia, brexita hilaren 31n gauzatuko litzatekeela, baina akordiorik gabe.

"Kontrako botoak ekarriko balu brexita ez gauzatzea, ezezkoa emango nuke nik ere; baina aukerak dira ordenatutako brexita ala akordiorik gabeko brexita", ohartarazi du.

Verhofstadtek esker oneko hitzak izan ditu Europako Parlamentuan azken hamarkadetan Erresuma Batuaren aldetik izandako diputatuentzat, azken horiek egindako lanagatik. Antonio Tajani Ganberako presidente ohi eta Gai Konstituzionaletarako Batzordeko presidenteak ere bat egin du Verhofstadtekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Eskozia Europa Euskal eurodiputatutak Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita albisteak Zer da Brexita Londres Elisabet II.a erreginari buruzko albisteak Ingalaterra albisteak Boris Johnson Europarlamentuari buruzko azken albisteak