Mundua -

KORONABIRUSA

Frantziak 240 hildako izan ditu egun batean eta mila hildakoak gainditu ditu

1.100 pertsona hil dira dagoeneko eta Covid-19aren 22.300 kasu baieztatu dira.

Paris. Irudia: EFE
Paris
Paris. Irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila pertsonatik gora hil dira Frantzian koronabirusaren ondorioz azken 24 orduetan 240 pertsona hil ondoren, Frantziako agintariek emandako azken balantzearen arabera.

Jérome Salomon Osasuneko zuzendari nagusiak adierazi duenez, 1.100 pertsona hil dira dagoeneko eta Covid-19aren 22.300 kasu baieztatu dira.

Gaur egun, 10.146 pertsona daude ospitalean, 2.516 larri (atzo baino 434 gehiago). Le Figaro egunkariak azaldu duenez, larri dauden gaixoen % 34k 60 urte baino gutxiago dituzte, eta % 58k 60 eta 80 urte artean.

Agintariek nabarmendu dutenez, ospitaleetan izandako heriotzak zenbatu dituzte, baina ez zaharren etxeetan gertatutakoak.

Ildo horretan, 3.281 pertsona sendatu direla "azkar larriagotu" den pandemia hasi zenetik nabarmendu nahi izan du Salomonek.

Frantziako Gobernuak baieztatu duenez, egunero Covid-19aren 9.000 proba egiten ari dira. Test horiek 10.000ra igo nahi dituzte kutsatzeak ez zabaltzeko.

Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak koronabirusaren etxez etxeko konfinamenduaren salbuespenak murriztuko zituela iragarri eta egun batera izan da azken balantzearen berri. Aire zabaleko merkatuak itxi eta kilometro bat eta ordubetera murriztu zituen haurrekin egindako ibilaldiak eta kirol jarduerak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Frantziako Gobernua