Mundua -

Koronabirus

MOEri dirurik ez ematea pentsatzen ari da Trump, "txinazentrismoa" egotzita

"Txinako bidaien debekua kritikatu zuten, eta oker zeuden", azaldu du, Munduko Osasun Erakundeari erreferentzia eginez.

Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe
Donald Trump AEBko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak esan du Munduko Osasun Erakundeari (MOE) diru gehiagorik ez ematea pentsatzen ari dela, koronabirusaren aferan erakundea "Txinan zentratuegi" dagoela iritzita.

"Ez dut esaten egingo dudanik, baina aztertu egingo dugu", adierazi du Trumpek koronabirusari buruzko lantaldearen bileraren ostean emandako prentsaurrekoan, Etxe Zurian. "Ez dakit, badirudi (MOE) Txinaren alde jarri dela", gaineratu du.

Horren aurretik, agintari estatubatuarrak Twitter sare sozialean jo du erakundearen aurka, "txinazentrismoa" egotzita, pandemiari aurre egiteko eman dituen aholkuak "okerrak" zirelako.

Koronabirusaren krisiaren hasieran MOEk Txinako mugak irekita uztea aholkatu izana aipatu du Trumpek, eta AEBen eta Txinaren arteko hegaldiak debekatzearen aurka agertu zela.

"Txinako bidaien debekua kritikatu zuten, eta oker zeuden", azaldu du.

Gaurko adierazpenak ez dira berriak, izan ere, Etxe Zuriak proposatua zuen Munduko Osasun Erakundeari bideratutako aurrekontua erdira murriztea 2021ean.

Bestalde, buruzagi estatubatuarrak azpimarratu du 110.000 arnasgailu herrialde osoan zehar banatzeko lanean ari direla, baina uste du ez dituztela beharko.

AEB da munduan covid-19 kasu gehien dituen herrialdea (396.223 kutsatu eta 12.722 hildako), eta New York estatua da pandemiaren erdigunea, 138.836 kutsaturekin eta 5.489 hildakorekin.

Sigue las recomendaciones ante el coronavirus de las autoridades sanitarias. Frente a las noticias falsas, haz caso solo a fuentes oficiales. Si vives en la CAV y presentas síntomas, llama a tu centro de salud habitual; el 900 20 30 50 del Consejo Sanitario atenderá a las personas ofreciendo información y resolviendo dudas sobre el coronavirus. Si vives en Navarra, llama al teléfono del Consejo Sanitario: 948 290 290. Recuerda, la manera más eficaz para prevenir la propagación de la COVID-19 es el lavado de manos; las mascarillas solo son recomendables si tienes síntomas o tienes contacto con personas mayores o inmunodeprimidas.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Txina Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa MOE albisteak gaur