Mundua -
Indarkeria Erresuma Batuan
Lehen gau lasaia Erresuma Batuan, azken lau egunetako istiluen ondoren
Guztira, 1.235 pertsona atxilotuta daude eta 251 auzipetuta. Parlamentu britainiarrak ezohiko bilkura egingo du azken lau egunetako egoera aztertzeko.
Erredakzioa
Erresuna Batuan gau lasai samarra igaro dute. Londreseko eta gainontzeko hirietako kaleetan polizia ugari zabaldu dira eta lasaitasuna izan da nagusi lehen aldiz, duela lau egun istiluak hasi zirenetik.
Hala ere, Birminghanen tentsioak ez du guztiz aldegin, asteazkenean hiru gazte istiluen ondorioz hil eta gero.
Ingalaterrako iparraldeko hiri honetako agintariak errepresalien eta arraza-gatazken beldur ziren, hiru hildakoak asiar jatorria zutelako.
Hildakoek 20, 30 eta 31 urte zeuzkaten. Asteazken goizaldean hil ziren, hiriko istiluetako bigarren gauean, "auzoa babesten ari zirela", lekukoen arabera.
Poliziak 32 urteko gizonezkoa atxilotu du, eta galdeketa egiten ari zaio hiru heriotzen susmagarri gisa.
Ezohiko bilkura Parlamentuan
Britainiako Parlamentuak ezohiko bilera deitu du gaurko, udako oporren erdian, azken egunetan hainbat hiritan izandako indarkeria egoeraren inguruan eztabaidan egiteko.
David Cameron lehen ministroak atzo iragarritakoaeren arabera, Poliziak baliabide sendoagoak erabiltzeko baimena du istiluen arduradunei aurre egiteko. Cameronek ur kanoiak era gomazko balak aipatu zituen.
Balantzea: 1.250 atxilotu eta 251 auzipetu
Istiluak larunbatean Tottenhamen hasi zirenetik, 1.250 pertsona atxilotu dituzte. Londresen 805 atxilotu izan dira eta horietatik 251 ofizialki auzipetuta daude.
Londresen, 800 atxilotuetatik 300 inguru epaitegietara eraman dituzte arpilatzeetan eta istiluetan parte hartu izanagatik, Poliziak bere webgunean jarritako informazioaren arabera.
Gainera, 371 pertsona auzipetuta daude delitu ezberdinengatik, lapurretagatik batik bat.
Gainontzeko hiriei dagokienez, Manchesterren 113 atxiloketa egin dira, 50 Liverpoolen eta 163 West Midlandsen, horietatik 109 Birminghamen.