Mundua -

Ekialde Hurbila

Hamar palestinar hil dira Gazan Israelgo armadak egindako erasoetan

Astelehenean iragarritako su-etena, hortaz, baliotasunik gabe geratu da, ostegunean; erasoen ondorioz, 30 zauritu daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar palestinar, gutxienez, hil dira Gazako Zerrendan ostegun honetan, Israelgo armadak egindako erasoen eraginez. Astelehenean iragarritako su-etena, ondorioz, baliotasunik gabe geratu da. Azken orduetan izandako erasoen ondorioz, halaber, 30 zauritu daude Gazan. Zerrendako iparraldea, miliziek euren koheteak jaurtitzeko erabiltzen duten tokia, eta hegoaldea, Egiptorako kontrabando-tunelak dituen lekua, izan dira armadaren jomugarik nagusienak.

Aipatu dugun bezala, azken orduotan gertatutakoaren ondorioz ezkortasuna nagusitzen ari da astelehenean iragarritako su-etenaren inguruan. Hamasek presioa egin zuen akordioa lortzeko, eta Egiptok eta NBEk ere laguntza eman zuten. Bi aldeen artean azken 36 orduetan egondako erasoek Yihad islamiarraren eskualde-komandante baten heriotzean izan zuten hasiera. Hori asteartetik asteazkenerako gauean jazo zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea