Mundua -

Alarma ekialdeko kostaldean

New York normaltasunera bueltatzen ari da 'Irene' igaro ondoren

Urakanak indarra galdu du eta ekaitz tropikalaren mailara jaitsi dute. New Yorkeko biztaleak uholdeen beldur dira orain, urak maila arriskutsuetara igo baitira.

Irenek kalte ugari eragin ditu New Yorkeko kaleetan. Argazkia: Efe.
'Irene' ekaitz tropikal bihurtuta heldu da New Yorkera

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko agintariak 'Irene' urakanak sortutako kalteak balioztatzen ari dira dagoeneko. Lehen kalkuloen arabera, aseguratutako ondasunetan sortutako kalteak 2.000 eta 3.000 milioi dolarretakoa izango da.

Urakana igande honetan iritsi da Coney Island auzora eta ekaitz tropikal mailara jaitsi dute. Horrek ez du saihestu irían hainbat uholde sortzea eta estatu ezberdinetako 4 milioi pertsona inguru argindarrik gabe geratzea.

'Irenek', gainera, 14 pertsona hil ditu guztira estatu desberdinetan eta 9.000 hegaldi inguru bertan behera uztea ere ekarri du.

Zikloiaren indarra oraindik ere nabari daiteke New Yorkeko estatuko zenbait lekutan. Eurite gogorrek eta haize bolalda indartsuek oraindik ordu batzuetan irautea espero dute, nahiz eta denboralearen indarra iragarritakoa baino txikiagoa izan.

'Irene' urakanak lurra jo zuen Coney Islandetik gertu, Brooklynen, eta ekaitz tropikal mailara jaistea erabaki dute haize bolada indartsuek 100 km/h-ra jaitsi direnean.

Uholde arriskua

Hiritik igaro denean ez du kalte nabarmenik eragin etxe orratzetan, baina uholdeak sortu ditu eremu ahulenetan.

Hori dela eta, agintariek hiria inguratzen duten urei begira daude, maila oso altuetara iritsi direlako. Mehatxu hori buruan dutela, etxe orratzen hiria normaltasunera bueltatzen ari da.

Segurtasunaren arduradunek ez dute oraindik baieztatu metro, tren eta autobus zerbitzuak noiz hasiko diren berriro lanean. Hala ere, burtsak ireki egingo du astelehenean eta AEBetako Tenis Irekiaren lehen partidak inauguratzea ere espero dute txapelketako antolatzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea