Mundua -
Madeleine McCanen desagertzea
Madeleineen desagertzearekin erlazioa izan dezakeen preso bat ikertzen ari dira
Susmagarri berriak egun zigorra betetzen ari da desagertzearekin zerikusirik ez duen auzi batengatik. Kondena ugari dituen sexu-delitugilea da, besteak beste, haurrei sexu-abusuak egiteagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Braunschweig hiriko (Alemania) Fiskaltzak ikerketa abiatu du kondena ugari dituen 43 urteko alemaniar baten aurka, besteak beste, adingabeei sexu-abusuak egiteagatik kondenatua izan zen, eta Madeleine McCannen desagertzearekin zerikusia izan dezakeelakoan ikertzen ari dira. Madeleine, azken aldiz 2007an ikusi zuten, Algarveko turismo-gune batean, Portugalgo hegoaldean.
Hilketagatik ikertzen ari diren susmagarri berriak Alemanian zigorra betetzen ari da desagertzearekin zerikusirik ez duen auzi batengatik. Kondena ugari dituen sexu-delitugilea da, besteak beste, haurrei sexu-abusuak egiteagatik kondenatua izan zena, Polizia Kriminalaren Bulego Federalaren (BKA) arabera.
Gizon horrek ile motz eta horia zeukan gertakariak eman zirenean, gorpuzkera mehekoa zen eta 1,82 metro inguru neurtzen zituen, Erresuma Batuko poliziak ohar batean adierazi duenez.
Portugalgo Algarvean bizi izan zen 1995 eta 2007 artean, azken urte horretan Madeleine McCann desagertu zen, eta azken aldiz ikusi zuten Praia da Luzeko turismo gune batean.
Garai horretan, urte batzuetan Lagos eta Praia da Luz arteko etxebizitza batean bizi izan zen, 'Maddie' desagertu zen zonaldean, eta, ikerketa honen esparruan eskuragarri dagoen informazioaren arabera, hainbat lan 'arrotz' egin zituen Lagos inguruan, baita zaharberritzearen sektorean ere. Gainera, ikerketaren arabera, delituak eginez (hotel eta oporretako etxebizitzetan lapurtzea barne) eta droga saltzen irabazten zuen soldata.
Madeleineen desagertzearen inguruko 'Operation Grange' talde britainiarrak bi ibilgailu identifikatu ditu.
Vw T3 Westfalia autokarabana bereizgarri bat da, bi tonu-markarekin, gorputz zuridun goiko zati batekin eta hegal hori batekin, Portugalgo erregistro plakarekin.
Susmagarriak 2007ko apiriletik maiatzera arte kamioneta hori Praia da Luz inguruan erabili zuten. Halaber, ikerketaren arabera, gizona hainbat egunez egon zen bertan bizitzen, ziurrenik astez, eta 2007ko maiatzaren 3an erabili zuen, haurra desagertu zen egunean.
Bigarren ibilgailua 1993ko Jaguar britainiar bat da, XJR 6 modelokoa. 2006an eta 2007an Praia da Luzen eta inguruetan erabili zuen autoa susmagarriaren izenean erregistratuta zegoen hasiera batean, baina Madeleine desagertu eta egun batera, beste pertsona baten izenean jarri zuten, nahiz eta Erresuma Batuko poliziak Portugalen oraindik zegoela adierazi.
Era berean, bi telefono zenbaki ikertzen ari dira; bata, susmagarriak Madeleine desagertu zen egunean erabili zutela uste dute, eta bestea, Praia da Luz eremuan ez zegoen pertsona batek egindako dei bat, auzian lekuko giltzarria izan zitekeena.
Ikerketaren baitan, bai Polizia Kriminalaren Bulego Federalak (BKA), bai Britainia Handiko eta Portugalgo poliziek herritarren laguntza eskatu dute, gizon horri buruzko edozein informazio eman dezaten.
'Maddie' 2007ko maiatzaren 3an desagertu zen McCanntarrek Aledeia da Luzen (Portimao, Algarve) alokatutako etxebizitzatik, familiako oporraldiez gozatzeko, gurasoek gertuko jatetxe batean lagun batzuekin afaltzen zuten bitartean.
Kate eta Gerry McCannek beti defendatu zuten 'Maddie' bahitua izan zela. Auzia, ordea, ez da argitu, nazioarteko prentsaren arreta deitu zuen arren.
Ezagututako berritasunen ostean, Madeleinen gurasoek eskerrak eman dizkiete poliziei alabaren ikerketan egindako "etengabeko ahaleginengatik". "Beti aurkitu nahi izan dugu, egia ezagutu eta erantzuleak justiziaren aurrera eramatea da nahi duguna. Madeleine bizirik aurkitzeko itxaropenari ez diogu inoiz uko egingo, baina emaitza edozein izanda ere, jakin egin behar dugu, bakea aurkitu behar baitugu", azpimarratu dute.