Mundua -

Mezu berria

'Hil arte borroka egiteko' eskatu die bere jarraitzaileei Gadafik

"Agenteek nahi bezala, Libia kolonizazioaren eskuetan ezin dugu utzi, horregatik hil arte borroka egitea besterik ez zaigu geratzen", adierazi du Libiako diktadore ohiak.

Gadafi. Argazkia: EITB
Gadafi. Argazkia: EITB
Gadafi. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Libia "kolonizazioaren" eskuetan ez uzteko "hil arte borroka egiteko" eskatu die bere jarraitzaileei Muamar Gadafi Libiako diktadore ohiak. Mishan Yaburi Al Rai Siriako telebistako jabeak irakurri du mezua.

"Agenteek nahi bezala, Libia kolonizazioaren eskuetan ezin dugu utzi, horregatik hil arte borroka egitea besterik ez zaigu geratzen", adierazi du Gadafik.

Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du.

"Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen. "Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.

Libia "kolonizazioaren" eskuetan ez uzteko "hil arte borroka egiteko" eskatu die bere jarraitzaileei Muamar Gadafi Libiako diktadore ohiak. Mishan Yaburi Al Rai Siriako telebistako jabeak irakurri du mezua."Agenteek nahi bezala, Libia kolonizazioaren eskuetan ezin dugu utzi, horregatik hil arte borroka egitea besterik ez zaigu geratzen", adierazi du Gadafik.Afrika iparraldea kolonizatzen ari direnen aurrean amorerik ez emateko esan die Gadafik bere herritarrei Arrai telebista kate sirioaren bitartez. Aurretik ere kate honek igorri izan ditu Gadafiren mezuak, eta oraingoan katearen jabeak, Mishan Jabourik irakurri du."Telebistaz emandako hitzaldia gaur edo bart igorri behar genuen, baina segurtasun arrazoiengatik mezu hori geroago igortzea erabaki dugu", esan du Mishan Jabourik mezua irakurri baino lehen. "Liderra bere soldaduen artean erakutsi nahi dugu, eta borrokaldietako pertsona garrantzitsuenekin Libiako lurretan ematen ari diren gatazketan; ez Venezuelan, ez Nigerren, ezta beste leku batzuetan ere, orain arte esan duten bezala", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako albisteak Nazioarteko berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Libian?