Mundua -

Koronabirusa

150.000 heriotza baino gehiago eragin ditu pandemiak AEBn

Johns Hopkins unibertsitateko estatistiken arabera, 16,8 milioi pertsona kutsatu dira COVID-19arekin. Kalifornia da kasu gehien dituen estatua; guztira, 473.500.

150.000 heriotza baino gehiago eragin ditu pandemiak AEBn. Argazkia: EFE
150.000 heriotza baino gehiago eragin ditu pandemiak AEBn
150.000 heriotza baino gehiago eragin ditu pandemiak AEBn. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

150.000tik gora hildako izan dira COVID-19aren pandemiaren ondorioz AEBn, alegia, munduko heriotzen % 22,6. Johns Hopkins unibertsitateak egindako zenbaketaren arabera, munduan 661.300 heriotza eragin ditu birusak.

Asteazkeneko 15:55an (19:55 GMT) jaso dituzte datuok, eta zehazki 150.034 ziren, ordu horretan, COVID-19arekin kutsatu ostean AEBn hildako pertsonak. Kasu kopuruari dagokionez, 4.390.491 kutsatze izan dira.

Horrek esan nahi du, aipatu unibertsitateak egindako ikerketan oinarrituta, 16,8 milioi pertsona gaixotu dituela COVID-19ak.

Aipatzeko modukoa da Kaliforniaren kasua. 40 milioi biztanle inguru dituen estatu horretan, 473.500 kasu izan dira dagoeneko.

Floridan ere gora egin du kutsatutako pertsonen kopuruak (451.413 positibo) eta New Yorken 412.878 kasu eta 32.653 hildako izan dira orain arte.

Pandemiari buruz Donald Trumpek egunero eman ohi duen hitzaldian, hidroxiklorokinaren erabileraren alde egin du berriro ere, tratamendu eraginkorra dela iritzita, nahiz eta hainbat ikerketek kontrakoa erakutsi duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Koronabirusa