Mundua -

Koronabirusa AEB-etan

Trump: "Esan nion nire jendeari, probak egiteari utzi, mesedez"

Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzetan, “probak bi ahoko armak dira, zenbat eta gehiago egin kasu gehiago antzemango dituzu”.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Tulsan (Oklahoma). Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Tulsan (Oklahoma). Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentea Tulsan (Oklahoma). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazpen harrigarriak egin ditu Tulsan (Oklahoma). AEBetako buruzagiaren ahotan, “probak bi ahoko armak dira, zenbat eta gehiago egin kasu gehiago antzemango dituzu”.

“Horregatik, esan nion nire jendeari, probak egiteari utzi, mesedez”, adierazi du agintariak. Hauteskunde kanpainako azken ekitaldia iragan martxoan egin zuen Trumpek. Adierazpenak presidentearen txantxa bat izan direla ziurtatu dute Administrazioko iturriek.

Hitzaldia egin eta handik gutxira, Administrazioko iturriek CNN telebistari adierazi diotenez, AEBetako presidentea “noski, txantxetan” ari zen adierazpenak egin dituenean.

Bigarren egunez jarraian 30.000 COVID-19 kasu baino gehiago antzeman dituzte Ameriketako Estatu Batuetan.

Pandemiaren fokua Ekialdeko Kostaldetik Eguzkiaren Gerrikora igaro da orain. Horrela, Kalifornia, Florida, Texas eta Arizonak AEBtako kasuen ia erdia dituzte.

Bestalde, pandemiaren aurkako erantzuna hobetzeko proben erritmoa areagotzea eskatu dio Joe Biden Alderdi Demokratako hautagai birtualak Trumpi.

“Probak azkarrago egin”, gomendatu dio Bidenek Trumpi mezu labur batean Twitter sare sozialean.

Ameriketako Estatu Batuak pandemiaren epizentroa dira. 2,25 milioi kasu baino gehiago eta ia 120.000 hildako baieztatu dituzte dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB Gaixotasunak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Osasun albisteak Koronabirusa Joe Biden