Mundua -

Libiako presidentea

Abdul Jalil: 'Gadafiren aurkako altxamenduan 25.000 pertsona hil dira'

Libiako herrialde lagunen taldeak egindako bileran, "25.000 martir galdu ditugu", adierazi du Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidenteak.

Mustafa Abdul Jalil Libiako Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidentea NBEn. EFE
Mustafa Abdul Jalil Libiako Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidentea NBEn
Mustafa Abdul Jalil Libiako Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidentea NBEn. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muamar al Gadafi koronelaren erregimenaren aurkako iraultzan 25.000 pertsona hil direla esan du gaur Mustafa Abdul Jalil Libiako Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidenteak.

Libiako herrialde lagunen taldeak egindako bileran, "25.000 martir galdu ditugu", adierazi du Trantsizio Batzorde Nazionaleko presidenteak. Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak eta Barack Obama AEBetako presidenteak bileran parte hartu dute.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta William Hague Britainia Handiko Atzerri ministroak bileran parte hartu dute. NBEri eta estatu aliatuei eskerrak eman dizkie Trantsizio Batzorde Nazionaleko buruzagiak, Gadafi koronelaren erregimenaren aurka borrokatzeko emandako laguntzagatik.

Trantsizio Batzorde Nazionalak printzipio demokratikoak errespetatzeko konpromisoa duela esan du Abdul Jalilek, eta erregimeneko agintariek bidezko epaiketa bat izango dutela bermatu du.

Obama

Bilera berdinean, demokraziarako trantsizioan Libiako herriari babesa eman dio Obamak eta estatu horren etorkizuna "herriaren eskuetan" dagoela erantsi du.

Oraindik "egun zailak dira aurretik", baina "askatzeko munduaren laguntza izan zuten bezala, bakea eta oparotasuna lortzeko babesa emango diegu", azpimarratu du AEBetako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea