Mundua -

Ekialde Hurbila

Israelek Zisjordaniaren anexioa eten du Arabiar Emirerri Batuekin bakea lortu ondoren

Trumpek eta Netanyahuk historikotzat jo dute harremanak normalizatzeko akordioa.

Nabluseko (Zisjordania) kaleak. Argazkia: EFE.
Nabluseko (Zisjordania) kaleak.
Israelek eta Arabiar Emirerri Batuek bake akordioa lortu dute

1:5

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak bere menpe hartu behar zituen Zisjordaniako zonaldeak ez bereganatzea onartu du Arabiar Emirerri Batuekin harremanak normalizatzeko akordio bat sinatzeko. Estatu Batuetako Administrazioak bitartekari gisa jardun du eta historikotzat definitu du akordioa.

Donald Trumpek akordioaren oharra zabaldu du bere Twitter kontuan eta "aurrerapauso handia" dela adierazi du. "Akordio historikoa gure bi lagun handien artean", esan du Trumpek bere txioetako batean.

Benjamin Netanyahuk ere, israeldar lehen ministroak, historikotzat jo du akordioa, baina ez du edukiaren inguruko baloraziorik egin.  Akordioa Trumpen, Netanyahuren eta emirerritar oinordeko printzea den Mohamed bin Zayeden arteko azken kontaktuei esker lortu da.

Harremanen normalizazioagatik eta "Trump presidentearen eskariz", Israelgo autoritateek "subiranotasun adierazpena" bertan behera uztea erabaki dute. Estatu Batuen bake planean dauden lurraldeetan, hortaz, Zisjordaniako lurraldean egindako edozein mugimendu geldiarazi da.

Arabiar Emirerri Batuek, azken urteetan, paper garrantzitsua izan dute Israelek lurraldeko beste herrialdeekin izandako harremanetan, eta eduki duten bitartekari izaeragatik izan da hori. Zisjordaniaren anexioaren aurka agertu ziren herrialdeetako bat zen. Israelen asmoa, orain, harremanak estutzea da arabiar eta musulman munduko beste herrialde batzuekin.

Akordioak dioenez, "hurrengo asteetan" autoritate emirerriarrak eta israeldarrak akordioko gai konkretuetako memorandumak sinatzeko bilduko dira. Enbaxaden irekiera ere mahai gainean dago dagoeneko. Akordio horrekin hiru dira Israelekin bakea sinatu duten herrialde arabiarrak: Arabiar Emirerri Batuak, Egipto eta Jordania.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Israel Palestina Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu gaur