Mundua -
Mali
Assimi Goita koronela da SPBNko burua Malin, kolpe militarraren ostean
Gobernuaren aurkako protestetan atxilotutako oposizioko kideak askatu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maliko Lurreko Ejertzitoko koronela den Assimi Goita da Salbazio Publikorako Batzorde Nazionaleko (SPBN) burua, kolpe militarraren ostean kolpistek osatutako batzordea.
SPBNren lehen komunikatu ofiziala irakurtzeko gaur goizean hedabideetara zuzendu diren Armadako bost goi karguetako bat da Goita, Mali Actu albiste atariko informazioen arabera.
Gainera, Malick Diaw koronela izango da SPBNko presidenteordea. Lehen adierazpenean, SPBNk adierazi du, batzarraren helburuak herrialdea "arrazoizko epe batean" hauteskundeak egitera eramatea eta egonkortasuna berrezartzea direla.
Ildo horretatik, "bandalismoa" amaitzeko eta normaltasunera itzultzeko eskatu die herritarrei. "Euren betebeharrekin libreki jarraitzeko eta euren jarduerei modu osasuntsuan berrekiteko" eskatu die Maliko herritarrei.
Ismael Waguek, Batzordeko ordezkariak, Gobernuko goi-karguei euren funtzioei berrekiteko eskatu die eta "pertsonen jabetza babesteko neurriak hartuko" direla ziurtatu du.
Hala, asteartean izandako bandalismo ekintzak gaitzetsi dituzte, besteak beste, hainbat denda eta eraikin publikotan egindako arpilatzeak, eta hildakorik eta zauriturik ez dela izan defendatu dute.
Atxilotutako oposizioko kideak aske utzi dituzte
Ekainaren 5eko Mugimendua-Indar Patriotikoen Taldeko (M5-RFP) hainbat kide askatu dituzte kolpe militarraren ostean. Horietako asko Bamakoko (herrialdeko hiriburua) erdigunean loriatuak izan dira, polizia-ibilgailuetan garraiatzen zituzten bitartean.
Horien artean dago Ousmane Mamadou Traoré ekintzailea, hainbat hilabetez Ibrahim Boubacar Keita herrialdeko presidentearen dimisioa exijitu duen mugimenduko buruetako bat.
Askatutako oposizioko kode asko, Kassoum Tapo Justizia ministroaren aurka oldartu direnak, uztailean atxilotu zituzten Malin izandako protesta gogorretan.