Itxi

2020/08/22

18:25

Mundua

ALEMANIA

2.000 positibotik gora Alemanian, apiriletik izandako goraldirik handienean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, beste zazpi pertsona hil dira herrialdean azken 24 orduetan, eta horrenbestez, 9.267 dira pandemiaren hasieratik hildako pertsonak.

  • Gazte bat PCR proba egiten. Argazkia: EFE.

    Gazte bat PCR proba egiten. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alemaniako osasun agintariek 2.034 kasu atzeman dituzte azken 24 orduetan, apiriletik izandako goraldirik handienean (2.055 kutsatze izan ziren orduan). Herrialde horretan ere agerraldi orokorrak izaten ari dira.

Robert Koch, herrialde horretan balantze ofiziala egiteaz arduratzen den erakundearen arabera, beste zazpi heriotza erregistratu dira azken 24 orduetan, eta horrenbestez, 9.267 izan dira horrenbestez pandemiaren hasieratik hil diren pertsonak.

Alemanian koronabirusak apirilaren hasieran jo zuen goian, eguneko 6.000 kasu atzematen baitziren orduan, eta orain arte herrialdeak jarraitu duen positiboen beheranzko joerak okerrera egin du azken asteotan. Hazkunde orokortuak herritarren artean bigarren olatu baten beldurra piztu du badu ere, proba gehiago egin izanak azalduko luke, hein batean, gorakada horren zergatia.

Guztira 206.600 pertsona sendatu dira gaitz horretatik Alemanian. Ipar-Westfaliako Renania da oraindik ere estaturik kaltetuena (56.599 kasu eta 1.797 heriotzarekin), eta haren atzetik daude Baviera (54.817 positibo eta 2.633 hildako) eta Baden-Wurttemberg (39.829 kutsatze eta 1.862 heriotza). Bestalde, 10.655 kasu eta 226 hildako izan dituzte pandemia hasi zenetik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;