Mundua -
COVID-19
Frantziak 4.897 koronabirus kasu atzeman ditu azken 24 orduetan
Gaitzak azelerazio joerari eutsi dio Frantzian. 30.000 hildakotik gora izan dira herrialdean pandemia hasi zenetik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azken 24 orduetan 4.897 kasu positibo gehiago atzeman dituzte Frantzian (aurreko egunean, berriz, 3.602), Frantziako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez. Pandemiak azelerazio joerari eutsi diola erakusten dute datuek.
Gainera, koronabirusa zuen pertsona bat hil da azken 24 orduetan. Pandemia hasi zenetik, 30.513 lagun hil dira Frantzian.
Kutsatuen kopuruak ere gora egin du, % 3,6koa da, eta 32 agerraldi gehiago atzeman dituzte, Osasun Ministerioak azaldu duenez.
Ospitaleratzeei dagokienez, apur bat egin du behera, eta 4.709 pertsona daude egun erietxeetan (aurreko egunean baino bi gutxiago). Horietatik 383 zainketa intentsiboetan daude, azken balantzean baino hiru gehiago.