Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Donald Trump: "NBA erakunde politiko moduko bat bilakatu da, eta hori ez da ona"

Afroamerikarren aurkako polizia indarkeria salatzeko asmoz, saskibaloi jokalariek liga profesionalari boikot egitea erabaki zuten. Horren harira egin ditu adierazen horiek Trumpek.

Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Foto: EFE
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentea. Foto: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidentearen iritziz, "NBA erakunde politikoa bihurtu da", eta, ohartarazi duenez, hori ez da "ona". Afroamerikarren aurkako poliziaren indarkeria salatzeko asmoz erabaki zuten saskibaloi jokalariek liga profesionalari boikot egitea. Erabaki hori hartu ostean egin ditu adierazen horiek Trumpek.

"Erakunde politiko moduko bat bilakatu dira, eta hori ez da ona. Ez dut uste kirolarentzat ezta herrialdearentzat ere egokia denik", esan die Trumpek kazetariei jokalariek egindako protestari buruzko galdera bati erantzunez.

Dena dela, boikot horri buruz askorik ez dakiela ziurtatu du. "NBAko jokalarien protesten inguruan askorik ez dakidan arren, azkenaldian audientzia datu txarrak izan dituztela dakit, eta uste dut jende asko NBArekin nekatuta dagoela jada", esan du agintariak Laura urakanaren berri izateko asmoz Larrialdi Zerbitzuetarako Agentzia Federalaren egoitzara (FEMA, ingelesez) egindako bisitan.

Testuinguru horretan, boikota amaitzea eta titulurako kanporaketekin jarraitzea erabaki zuten ostegunean NBAko jokalariek. Hala, aurreikusita zeuden sei partida atzeratu ondoren, "normaltasuna itzuli da". Lehiaketa gaur bertan berrekitea espero da, telebista kateekin hartutako konpromisoak betetzeko; izan ere, denboraldia bertan behera utziz gero, ez dituzte eskubideak ordainduko.

Joan den igandean Kenosha hirian (Wisconsin) izandako gertakaria salatzeko egin zuten boikot. Izan ere, polizia batek afroamerikar gazte bati bizkarretik zazpi aldiz tiro egin zion, autoan sartzera zihoala. Une horretan, autoaren barruan Blaken hiru seme-alabak zeuden, 3, 5 eta 8 urtekoak. Gerritik behera gorputza paralizatuta dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Saskibaloia Nazioartea New York Ameriketako Estatu Batuak NBA Hauteskundeak AEB Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Manifestazioak Beste kirol batzuk Giza eskubideak